Berdintasunaren aldeko zazpi ekimen egongo dira abendura arte Ondarroako Etxelilan
Barikura arte, behinik behin, Maria Angeles Etxaburu ondarrutarraren margolanen erakusketa bisitatu daiteke emakumeen topalekuan: 16:30etatik 20:30era daude ikusgai kolorez eta mugimenduz betetako lanak. Etxaburuk orain dela 25 urtetik hona egindako lanak bildu ditu erakusketan, 7 emakume en movimiento taldearen ekimenez. Aurretik, Antiguako Aman eta foru aldundiaren Bilboko eraikin batean erakutsi du margolan bat edo beste. “Estreinako egiten dut horrelako erakusketa handi bat”, esan du, herritar guztiei Etxelilara joateko gonbitea eginaz.
EGITARAUA Urriak 1-31 Erakusketak. Eskualdeko emakume artisten lanak ikusgai. Antolatzailea: 7 Emakume en movimiento. Azaroak 12 eta 19 Gizonentzako ikastaroa. Gizonok gizonentzat antolatutako saioa, 19:00etatik 21:00etara. Identitate maskulinoak eta biolentzia. Antolatzailea: Ondarroako Gizon Taldea. Laguntzailea: Gizonduz. Azaroak 18-19 Argazki erakusketa. Gizonok berdintasunaren alde argazki erakusketa.
Azaroak 20 Zine forum. El Cairo 678 filma eta eztabaida, 19:00etan.
Azaroak 28 Bertso musikatuak. Ez da kasualitatea bertso saio musikatua. Abenduak 4 Hitzaldia. Maskulinitatea: eraldatu, irauli edo baztertu, 19:00etan, Jokin Azpiazugaz. Abenduak 2-21 Jabekuntza erretratuak. Palestinako emakumeekin elkartasun sarea sortzen. Bisita gidatuak egingo dira.