Iñaki Goioganak eskainiko du hitzaldia
bihar,
19:30ean, kultur aretoan. Hitzaldia
Alkarregin elkarteak antolatu du.
Onaindia (1902-1988) Markina-Xemeinen jaio zen, eta gerra zibilean pertsonaia pisutsua izan zen hainbat arrazoirengatik.
Onaindia Eusko Jaurlaritzagaz elkarlanean aritu zen gerra zibilean. Jose Antonio Agirre lehendakariak Vatikanora bidali zuen, hangoei azal ziezaieten Eusko Jaurlaritzak errepublikagaz bat egiten zuela. Horregatik, garrantzia berezia eduki zuen gerra garaian.
Gerran bertan ere egon zen Onaindia: Gernika-Lumoko bonbardaketa gertatu zenean, han zegoen markinarra.