
http://www.youtube.com/watch?v=H56HDsg3hbE Atzo, zapatua, 22:30ean, The Excitements eta Kiko Venenok puntako emanaldia eskaini zuten Ondarroako Musika Plazan, Benetako Marabilli izenburua zuen ekitaldian. Gau hotzari aurre eginez, asko izan ziren bertara gerturatu zirenak. Bi taldeek rumba doinuekin plaza dantzan jarri zuten. Atzokoa lagata, gaur, domekan, urriak 13, II. Marabilli Sormen Festibala azken txanpan sartu da.