Zapatuko kronika

http://www.youtube.com/watch?v=H56HDsg3hbE Atzo, zapatua, 22:30ean, The Excitements eta Kiko Venenok puntako emanaldia eskaini zuten Ondarroako Musika Plazan, Benetako Marabilli izenburua zuen ekitaldian. Gau hotzari aurre eginez, asko izan ziren bertara gerturatu zirenak. Bi taldeek rumba doinuekin plaza dantzan jarri zuten. Atzokoa lagata, gaur, domekan, urriak 13, II. Marabilli Sormen Festibala azken txanpan sartu da.

Atzo, zapatua, 22:30ean, The Excitements eta Kiko Venenok puntako emanaldia eskaini zuten Ondarroako Musika Plazan, Benetako Marabilli izenburua zuen ekitaldian. Gau hotzari aurre eginez, asko izan ziren bertara gerturatu zirenak. Bi taldeek rumba doinuekin plaza dantzan jarri zuten. Atzokoa lagata, gaur, domekan, urriak 13, II. Marabilli Sormen Festibala azken txanpan sartu da.
20:00etan, Garazi Etxaburu herriko dantzariaren emanaldiagaz eta Jainko txiki eta jostalari hura lanaren aurreestrenaldiagaz, Mikel Urdangarinek, Rafa Ruedak, Bingen Mendizabalek, Mikel Valderdek eta Kirmen Uribek II. Marabilli Sormen Festibala itxiko dute.
Festibalaren hasierako balorazioa bihar goizean egongo da irakurgai, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzaren webgunean.
Argazki galeria [nggallery ID=86]