Karraspion zaborrik ez! lelopean, auzolanean aritzeko hitzordua jarrita zuten mendexarrek domekan. Hala, ume eta nagusi, 20 bat lagun batu ziren Karraspio hondartza inguruan. 10:30ean hasita, bide ertzetako zaborrak batzeari ekin zioten eta ordu eta erdi baten buruan bukatu zituzten garbiketa lanak. Salba dezagun Karraspio taldeak deitu zituen herritarrak auzolanerako; izan ere, taldekieen ustez, “gure ingurua ez da bakarrik kotxeak aparkatzeko eta etxeak zein bideak egiteko; gure ingurua gure aberastasuna ere bada, eta zaintzea gure esku dago”.
Domekan batu ziren herritarrak Karraspio garbitzeko