Zoco Patxaranaren I. Zesta-punta Txapelketa zapatuan jokatu zen Markina-Xemeingo Uni frontoian. Lehenengo bider jokatzen da txapelketa, eta
bete-bete egin zuten herritarrek frontoia zen. Itxura ederra hartu zuen Urriko Azoka Nagusiko arratsaldeak.
Kiniela eran jokatzen da Zoco txapelketa: tanto bat jokatzen da, galtzen duen bikotea kanpora ateratzen da eta hurrengo taldea sartzen da.
Nagusien mailan Barandikak eta Ubillak irabazi zuten txapelketa, 25 tantora lehenengo helduta.
Hemen sailkapena:
1. Barandika-Ubilla 25
2. Antxon-Arrien 17
3. Arbe-Zabala 15
4. Txirtu-Garate 13
Nagusiek jokatu aurretik,
gazteen mailako kinielak izan ziren zapatuan lehenengo jokatu zirenak.
Gazteen mailan Retolaza eta Aizpitarte izan ziren irabazleak.
Hurrengoa, sailkapena:
1. Retolaza-Aizpitarte 20
2. Lander Gandiaga 9
3. Gandiaga II-Andonegi 8
4. Paredes-Arrizabalaga 5
Partiduak amaitu ostean,
sari banaketari ekin zieten Uni frontoian. Han bildu ziren Zoco patxaraneko ordezkariak, Markina-Xemeingo Udaleko zinegotziak eta zesta-eskolako ordezkariak, besteak beste.
Denek batera
argazkia aterata biribildu zuten eguna Markina-Xemeingo frontoian.