Binakako Pala Txapelketa antolatu du Danok Batek azarorako
Azaroan hasita, bi mailatan banatuko da txapelketa. Urriaren 26a da izena emateko azken eguna. Bikoteek 25 tantotara jokatuko dituzte partiduak, eta matrikula 25 eurokoa izango da bikoteko. Interesa duenak Miruaitzeko telefono zenbakira –943 60 41 91– edo elkarteko 617 723 456 mugikorrera deituta eman dezake izena.
Kirol batzordearen bilera
Bihar, 19.00etatik aurrera batuko da Mutrikuko Udal Kirol Batzordea, udaletxean.