Urriko Azoka Nagusiko egunean, ehunka lagun batu ziren Markina-Xemeingo kaleetan
Epaiketa politikorik ez! lelopean. Tartean zen Isa Mandiola, 35/02 sumarioan auziperatutako markinarra.
Amaieran, Goiko Portalean elkartu ziren denak, eta gaur hasi diren makroepaiketak salatu zituzten: “Hau eraso hau Euskal Herri osoaren kontrakoa da, geure erabakitzeko eskubidearen kontrakoa, herri libre izateko eskubidearen kontrakoa”, esan zuen Maribi Ugarteburuk manifestazio amaieran. “Horren aurrean herri moduan erantzungo dugu”, gaineratu zuen.