Asteleheneko krokina: Torturak salatu eta jardun politikoa egin izana berretsi dute auzipetuek
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
Hasi da Euskal Herriko gazte mugimenduaren aurka inoiz egin den epaiketarik handiena. Berrogei gazte epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalak San Fernando de Henaresen duen egoitzan, Segiko kide izate hutsaren akusaziopean. Seina urteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak —denera, 240 urtekoa—, batik bat, inkomunikazio aldiko deklarazioetan oinarrituta. Hiru saio egingo dituzte, goizeko 10:30ean hasita, gaur, bihar eta etzi. Ondoren, azaroaren 25, 26 eta 27an, eta abenduaren 9, 10 eta 11n daude jarrita auzi saioak, baina gehiago ere izan litezke.
Argazkilaria: Oihana Elduaien (Berria).
Gazteak areto barruan zeudela, puxika batzuk puztu eta aireratu dituzte, eta guztiak bertatik kaleratu ditu epaileak. Auzipetuetako lau ez dira epaiketara agertu. Auzitegitik zuzeneko kontakizuna egiten ari dira Oihana Elduaien eta Hodei Iruretagoiena BERRIAko kazetariak.
Auzipetuek euren eginkizunetan “jarduera politikoa” baino besterik ez dagoela diote. Gaizka Likona lekeitiarra 12:00etan hasi da deklaratzen. Jarduera politikoagaz jarraituko duela esan du eta Euskal presoak Euskal Herriratzeko eskatu du Likonak, eta epaimahaiburuak isiltzeko esan dio.
Orokorrean, auzipetu guztiek aho batez esan dute euren jarduna politikoa izan dela. Horretaz gain, jasandako torturak «zehatz» salatu dituzte. Dena dela, auzipetuetako lau ez dira epaiketara agertu: Unai Ruiz, Goizane Pinedo, Irati Mujika eta Idoia Iragorri. Mezu batean adierazi zuten Auzitegi Nazionala ez dela «inor» euskal herritarrak epaitzeko, eta epaileentzat errudun direla uste dute.
Bada, auzipetu bakoitzarentzat seina urteko kartzela zigorra eskatzen du Fiskaltzak, denera, 240 urte.
Lehenengo saioa 15:30ean amaitu da gaur. Bihar, ostera, 10:00etan, auzipetuak barriro jarraituko dute deklaratzen.
Ondoren, azaroaren 25, 26 eta 27an, eta abenduaren 9, 10 eta 11n daude jarrita auzi saioak, baina gehiago ere izan litezkeela aurreratu dute.
Epaiketa hasi aurretik egindako bideoa:
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.