Onintza Larrinaga gimnasta ondarrutarrak hirugarren egin du Madrilen (Espainia) jokatu den Gimnastika Aerobikoko Espainiako Kopan.
Biribildu taldeagaz jokatu du txapelketa, hirukotean,
Janire Moreno eta Aintzane Muñozegaz. Larrinagak «pozik» itzuli direla dio:
«Bigarrenen taldearengandik puntu gutxira geratu gara», esan du. «Egin behar genuena oso ondo egin genuen, eta oso pozik gaude».