Esku-eskura eduki du Nahia Quincoces mendexarrak Anboto Kilometro Bertikala irabaztea.
Maud Combarieuren atzetik, bigarrena izan da helmugan. Kirolaria
«pozik» dago lortutako emaitzagaz. Izan ere, irabazlearengandik hamabi segundora baino ez da geratu. Gainera, mendexarrak
iazko denbora hamahiru segundotan hobetu du. Lasterketa bertikaletan erreferentzia bihurtu da Anboto Kilometro Bertikala.