Gaur egun %25ekoa da tasa, eskualdean baino %2 baxuagoa. Tasa “onargarria” izan dadin, eta 2014. urtean ezarri nahi den hondakinak biltzeko sistemarik egokiena aukeratzea helburu, Ondarroako Udalak hondakinen kudeaketaren gaineko gogoeta egin nahi du herritarrekin batera: urritik abendura bitartean adostu nahi du hondakinak biltzeko sistema herriko eragile, elkartea eta banakoekin. Gaiari sakontasunez kolpe egin nahi dio udalak: lehenengo eta behin, gaiaren inguruko ezagutza eta gogoeta sustatu nahi du, eta ondoren, informazioa eskuan edukita, herriarentazkao egokia den biltzeko sistema erabaki. “Herritarrek modu aktiboan parte hartzea eta sistema guztion ekarpenekin osatu eta aberastea nahi dugu”, esan du Argia Ituarte alkateak.
Elhuyar Aholkularitza eta Ondarroako Udaleko ordezkariak, kanpainaren aurkezpenean
Elhuyar Aholkularitzagaz elkarlanean eroango du aurrera prozesua udalak, irizpide tekniko eta metolologikoak edukitzea helburu.
Udalak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu batzarretan parte hartzera. Auzoka banatu dituzte bilera lekuak, herritarrei ahalik eta erraztasun gehien emateko.
urriaren 28an izango da lehen batzarra, Guzur Etxean; urriaren 29an, Alkoholiko Anonimoen lokalean, eta urriaren 30ean Kofradi Zaharrean. Batzar gutziak
19:00etatik 21:00etara bitartean egingo dira. Lehen bilera horietan gaur egungo egoera eta biltzeko sistemak izango dira landuko diren gaiak. Zalantzak eta kezkak argitzeko tartea ere zabalduko da.
Talde bereziak
Prozesuaren baitan, lanketa berezia behar izango duten taldeak egongo dira. Alde batetik, sortzaile handiena: merkataritza, zerbitzuak, ostalaritza, ikastetxeetako eta haur eskoletako jangelak eta elkarte gastronomikoak elkartuko dira bertan; bestetik, hirugarren adinekoen. Zeharkako lanketa berezia egingo da azken horretan.