Mutrikuko Merkatu Plaza konpontzen hasita daude
Lehengo komunak kendu dituzte, eta datozen egunetan, komun bakar bat egingo dute, ezker hegalean. Horrekin batera, hiru bat postu itxi konpontzen hasiko dira: iturgintza eta argiteria lanak egingo dituzte. «Bihartik aurrera erritmo biziagoan hasiko dira lanean», esan du udal aparejadoreak. Urte bukaera orduko aurreikusten du udalak lanen lehenengo fasea amaitzea.