William Shakespearen
Hamlet obra ezaguna berrinterpretatu eta jendaurrean jarriko dute bihar Luhuson (Lapurdi),
Artedrama, Dejabu eta Le Petit Théâtre de Pain taldeek. Xabier Mendigurenek egokitu du lana, taula zuzendaritza lanetan Ximun Fuchs aritu da, eta
Ander Lipus aktore markinarra du protagonista nagusi.
XXI. mendean eta Euskal Herrian, gaur eta hemen, kokatu dute
Hamlet. Egungo gizartearen kezka, arazo eta ezaugarri guztiekin. Horrela,
langabezia izango da besteak beste antzezlanaren ardatz nagusietako bat.
Zorrien izurritearen agurra
Lan batzuk estreinatzen diren bitartean beste batzuk agur esaten diote taulagaineari. Horrela, zapatuan, agurtuko ditu ikusleak Ander Lipusek zuzendutako
Biba zorrien izurritea! lanak. 2011n hasi ziren proiektua lantzen Lipus eta Markina-Xemeingo
Abarka antzerki taldekoek, eta Durangoko Azokan izan zuten, lanaren lagin bat aurkezteko aukera.
Larresoron egongo dira azkenengoz,
21:00etan.