http://www.youtube.com/watch?v=0D0BvtVCaWs&noredirect=1 Seigarren urtez, Lekeitioko kaleak zeharkatuko ditu domekan Lekitto Bixirik herri krossak. Aurten Lekitto Bixirik herri plataformaren ordez, Garraitz Kirol Taldeko kirolariak hartuko dute antolaketaren testigua. Hala ere, lehen lasterketatik gaur egunera arte izandako filosofia mantenduko dutela adierazi dute antolatzaile berriek: «herritarren parte hartzea eta kirola bultzatzeko konpromezua». Danetara, lau lasterketa antolatu dituzte adin maila desberdinei zuzenduta, eta izen emotea lasterketa bakoitza hasi baino 30 minutu aurretik egin beharko da herriko plazan.