Azaroaren 6an HerriArte mintegia egingo du Elhuyar Aholkularitzak
Mintegiaren helburua udalgintza herritarrengana hurbiltzeko esperientziak gizarteratu eta trukatu eta herrigintza herritar eta herri guztien artean egiteko gakoez gogoeta egitea da. Horretarako, Bizkaian egin diren hainbat esperientzien berri emango dute. Horien artean dago Lea Artibai eskualdeari dagokiona: Eskualdearen garapen ekonomikoa herritarren parte-hartzean oinarrituz. Hitzaldiak amaitu ondoren, tailer bat egingo da mintegian parte hartu duten guztiekin.
Doako parte hartzea Mintegian parte hartzea doakoa da, eta interesa duen edonorentzat dago zabalik. Izena emateko 94-466 88 16 telefono zenbakira deitu behar da.