Garraitzen eskutik dator domekan egingo den Lekitto Bixirik herri krosa
http://www.youtube.com/watch?v=0D0BvtVCaWs&noredirect=1
Seigarren urtez, Lekeitioko kaleak zeharkatuko ditu domekan Lekitto Bixirik herri krossak. Aurten Lekitto Bixirik herri plataformaren ordez, Garraitz Kirol Taldeko kirolariak hartuko dute antolaketaren testigua. Hala ere, lehen lasterketatik gaur egunera arte izandako filosofia mantenduko dutela adierazi dute antolatzaile berriek: «herritarren parte hartzea eta kirola bultzatzeko konpromezua».
Danetara, lau lasterketa antolatu dituzte adin maila desberdinei zuzenduta, eta izen emotea lasterketa bakoitza hasi baino 30 minutu aurretik egin beharko da herriko plazan.

Umeek doan parte hartuko dute, eta nagusiek 5 euroren truke lasterketako kamiseta eta parte hartzeko aukera edukiko dute.
Lasterketak2010-2007 urte artekoak
Irteera ordua. 11:00etan, portuan.
Distantzia. 450m.
Ibilbidea. Abadien mollari joan etorri bat eta plazako helmugara zuzenean.
2006-2003 urte artekoak
Irteera ordua. 11:15ean, portuan.
Distantzia. 1050m.
Ibilbidea. Portuari buelta bat tinglauperarte, eskailerak igo eta Talatik barriro portura buelta, handik plazara sartzeko.
2002-1999 urte artekoak
Irteera ordua. 11:30ean, portuan.
Distantzia. 1400m.
Ibilbidea. Abadeen mollari joan etorri bat eta portuari buelta bat tinglauperarte, eskailerak igo eta Talatik barriro portura buelta, handik plazako helmugan sartzeko.
Nagusiak
Irteera ordua. 12:00etan, portuan.
Distantzia. 5500m.
Ibilbidea. Portua inguratu Talatik frontorantz eta merkatu plazatik Maderas de Lekeitiora. Han buelta emon, eta Maderas Eigureneko pasabidetik Basoaldeara. Gernikako bidera heltzean Eskolaperantz jaitsi eta oinezkoen kaletik ikastolara. Portalian buelta emon eta Dendari kaletik udaletxe aurrera, handik Arranegi enparantza zeharkatu eta Talara, porturantz sartu eta handik plazako helmugara.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.