Zaharkituta dagoena kendu eta wifi sare berri bat ipiniko dute Gizaburuagan. Egitasmoak 9.163,02 euroko aurrekontu osoa edukiko du, eta
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Lurralde Plangintza eta Nekazaritza eta Arrantza Saileko Leader programatik diru laguntza jasoko du: zerga oinarriaren %50 finantzatuta egongo da. 3.886,38 euroko laguntza jasoko du udalak, hortaz.
Merkeagoa
Orain dela hamar urte ipini zen wifi sarea Gizaburuagan, udalaren iniziatibaz, eta orain dela bi urte erabaki zen aldatzea. «Iaz eskatu genuen diru laguntza», zehaztu du Jose Luis Azpiazu alkateak. Sare berria orain dagoena baino «indartsuagoa, hobea eta merkeagoa» dela azpimarratu du Azpiazuk