Neguko itxura hartuta, sardinatara ateratzen hasita daude arrantzaleak
Atzokoa aste osoko jardueraren isla izan zen: eguaztenean dozena bat txalupa joan ziren sardinatara, kostatik bost-sei ordura. Garesti saldu zen, bataz besteko 0,80 euroko prezioan. Gainerako itsasontziak kostatik hurre-hurre geratu ziren, txitxarrotan. Ondarroako Ongi Etorri eta Lekeitioko Ondarzabal eta Kalamu ez eze, getariarrak, hondarribitarrak eta kantauriarrak ere arrantzu bera ari dira egiten. Galiziarrak geldituta daude, eta hori igarri-igarria da inguruko portu guztietan. Bihar jaieguna izan arren, gaur sardinatara atera dira itsasontzi asko eta asko, eta bihar lan eguna izango dute kofradian.