Lekitto Bedarra taldeak
Usotegi parkea eta parkean dagoen dorrea konpontzeko lanekin jarraitzen du. Horrela ba,
etzi, zapatua, 09:00etatik 12:30era, taldeko kideak dorrearen behegaina konpontzeko lanekin jarraituko dute.
Lan horrekin joan den astean hasi zirela esan dute taldeko kideek. «Pasa den asteburuan hasi ginen eraikinaren sorua konpontzen eta dena ondo badoa, asteon amaituko dugu».
Bada, etzi,
behegainean zementua botako dutela esan dute. «Horretaz gain, dorrearen goiko solairuan dagoen aga ere ondo ipiniko dugu».
Baina hor ez dira amaitzen taldeko kideen eginbeharreak. Izan ere, orain arte lez, ortuko lanekin jarraituko dute herritarrek. «Haziak hazteko guneen zainketa eta uzta bilketa ere egingo ditugu».
Beste behin ere, herritarrei etzi, zapatua,
Usotegira gerturatu eta lanean jarraitzeko gonbitea luzatu nahi izan diete taldeko kideek.