Xemein Astialdi Taldeak antolatuta
Udazkenagaz Gozatuz ekimena egingo da
zapatuan Markina-Xemeingo Plazabarripean. Adin guztietako gazte eta gaztetxoentzako egitaraua prestatu dute:
pista jolasa, tailerrak eta gaztaina-jana besteak beste.
11:00etan hasiko da egitasmoa.