Artibai, Lumentza, Aurrera eta Burumendi mendi taldeek antolatu dute kirol jarduera. Hasiera batean, hogei kilometroko ibilaldia dira egitekoak,
Guardetxe, Ganbo, Txindoki eta Larraitz batuz. Guztira, bost orduko iraupena dauka ibilbideak. Eguraldi txarra eginez gero, baina, aldaketak egingo dituztela jakin eragin dute: «Arritzagako sakanean behera jarraituko dugu, Ganbo eta Txindoki igo gabe».
Larraitz, Txindokiren magalean
Parte hartu nahi dutenek bihar dute izena emateko azken eguna: Markina-Xemeinen Disney tindategian eta Loiratsen; Lekeition Arantzaren bitxidendan, Ondarroan Anaitasuna tabernan eta Mutrikun Aparra jantzi dendan.