Herria herritarrekin batera eraikitzeko «herritarrak ahalduntzea eta pertsonen konpromisoa lortzea» ezinbestekoa dela ondorioztatu dute Elhuyar Aholkularitzak antolatuta Markina-Xemeinen egin duten HerriArte mintegian. Parte hartzea eta tokiko garapena ardatz hartuta, udala herritarrengana hurbiltzeko esperientziak trukatu diuzte. Igorre, Berriz, Lekeitio eta Ondarroa izan dituzte hizpide.
Udalen kudeaketan herritarren inplikazioa bultzatzeko parte hartzeko eredua eta sistemak definitzea, herritarra subjektu aktibo eta politiko gisa ulertzea, herritarrak gerturatzeko eta gertu sentitzeko mekanismoekin asmatzea, herritarrek dituzten eskaerei erantzutea eta konfiantza ematea beharrezkoak direla azaldu dute.