Aranbaltz Kultur Elkarteak antolatzen duen
Ziortza-Bolibarko VII. mendi martxa azaroaren 24an egingo dute aurten.
Izena emateko epea zabalik dago, eta
azaroaren 18an da azken eguna. Desanexioaren IX. urteurrenaren harira egiten da martxa.
Aurten be, ibilbide biren artean aukeratu ahal izango da. Batetik,
ibilbide luzea (25,8 kilometro) egin ahal izango da, eta, bestetik,
ibilbide laburra (10,8 kilometro).
Ibilbide luzean parte hartzen dutenak 8:00etan aterako dira plazatik, eta bost ordu eta erdi inguruko ibilbidea egingo dute.
Ibilbide motza egingo dutenak 10:30ean aterako dira plazatik. Hori egiteko ordu bi eta erdi inguru beharko dute.

Mendi martxan parte hartzeko izena emateko bide desberdinak daude. Batetik,
616 954 521 telefonora deituta eman daiteke izena, edo, bestela,
ziortzabolibarmendimartxa@gmail.com helbidera mezua bidalita edota
www.ziortzabolibarmendimartxa.blogspot.com webgunean.
Nagusiek 10 euro ordaindu beharko dute, eta 14 urtera artekoek, 5 euro. Horretan sartuko dira gosaria, hornidurak eta oparia.
Izena emateko dirua sartu beharko da Euskadiko Kutxako 3035 0008 77 008.1.02620.5 kontuan. Izena eta abizen bi jartzeko eskatu dute antolatzaileek.