Ohi den modura, umorerik ez zen falta izan
Amets Txurruka Lagunartiek txirrindularia omentzeko, joan den zapatuan, Uhagon kulturgunean egindako ekitaldian. Bizikleta gainean jarrita errepasatu zuen Txurrukak
Caja Rural taldeagaz egindako azken denboraldia.
Josu Anitua
Atote izan zen ekitaldiaren gidaria, eta aurkezpenak eginda, banaka banaka gonbidatu guztiak atara zituen oholtzaren erdira. Ez edonora gainera. Bizikleta estatikoak jarri zituzten oholtzaren erdian eta bertara igota, denboraldiaren errepasoa egin zuten, gonbidatu eta omenduek. Horrela,
Amets Txurrukagaz gainera, kaskoak buruan, bizikleta gainera igo ziren eskualdeko hiru txirrindulari gazte:
Iosu Angoitia Specialized-Fundacion Alberto Contador taldeko txirrindulari markinarra,
Oskar Malasetxebarria Umbro taldeko munitibartarra, eta
Txomin Juaristi B
aque-Ibinarriaga taldean aritu den markinarra.