https://www.youtube.com/watch?v=sGEtvGRmInw Azaroak 16, zapatua. 19:10. Bide Onera zine aretoko ateak zabaldu dira. 350 jesarleku arin bete dira. Egunak dira sarrera guztiak agortu direla. 19:40. Atako Bandan 5.1 hasi da. Kantaize eta Unanue kamara koralak 37 urte atzera egin dute, abestiz abesti, pasartez pasarte: Semea, Aita, Emakumea, Itsasoa, Patroia, Armadorea, Herria, Gu langileok. Emozioz bete da aretoa, eta batek baino gehiagok koruei lagundu die kantuan, aulkitik.