Ondarroa eta Berriatua arteko saneamendu sarea 2015ean amaituko dute
Ondarroa eta Berriatua arteko saneamendu sarea osotzeko azkenen fasea egiten hasiko dira datorren urtean. Lanek 24 hilabete (bi urte) iraungo dutela aurreikusten dute teknikariek. Behin sarea amaituta dagoenean, Ondarroa eta Berriatuako urak, Gardotza industrigunekoak barne, araztegi berdinera joango dira. Proiektua hori eta beste batzuk egiteko, Bizkaiko Foru Aldundiak 4,6 milioi euro emango dizkio Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari. Lanek, guztira, 12 milioi euroko kostua daukate.
Proiektuaren azken fasea martxoan onartu zuten. Azken fase hori egin eta gero, Berriatuako eta Gardotzako ur zikinak Ondarroakoak joaten diren leku berera joango dira. “Araztegiak egunean 5.900 metro kubo ur tratatzeko dago prestatuta. Neurri hori hiru igerileku olinpiko beteteko bestekoa da.
Fase amaitzeko, Berriatuako Erribera auzoan ura jasotzeko makina ipiniko dute. Eta hori Ondarroako urak batzen diren lekuagaz konektatuko dute.
Proiektua egin egin behar dela jakin eragin dute Aldunditik. “Izan ere, Markina-Xemeinetik Ondarroara bitartean, Artibai ibaiko urak oxigeno falta dauka eta oxigeno hori beharrezkoa da espezie batzuk bizik mantentzeko”. Horregatik, proiektuaren azken fasea 2014an hasiko dira egiten.