Gaur hasita, hondakin sistemari buruzko bigarren bilerak egingo dira Ondarroan
Zelan birziklatu ahal denik eta gehien?galderari erantzuteko bigarren bilera parte hartzaileak egingo dira, guztiak 19:00etan hasita. Gaur Kofradia Zaharrean bilduko dira herritarrak; bihar, Ibaiondon, Alkoholiko Anonimoen lokalean, eta eguenean, Guzur Etxean.