Lea errekak gainez egin du Amoroton, Oleta auzoan

IMG-20131118-WA0001Amorotoko Oleta auzoko parkea ur azpian dago. Azken orduetan egindako euriteen ondorioz Lea errekak gainezka egin du eta ur azpian utzi ditu parkea eta inguruko zelaiak. Segurtasun neurriak direla eta, parkera jaisteko dagoen aldapa itxi egin du Ertzaintzak. Datorren egunotarako ere euria iragarri du Euskalmetek, eta arretaz ibiltzeko eskatu diete herritarrei. Artibai ibaiak ere gainez egin du Berriatuan. Menditik datorren urak errepidea hartu du Gardotzan eta zirkulazioan arazoak sortzen ari dira.