Lea Ibarreko Mankomunazgoak antolatuta, Umeen Eguna egin zen atzo (domeka, azaroak 17) Amoroton. Goizeko ekintzak egin eta gero,
arratsaldean, puzgarriak, surf egiteko taula mekanikoa eta disko festa izan ziren nagusi.
Bertaratu zirenek ondo pasatu zuten eta gutxitan gertatu modura, Amoroto jai giroan murgildu zen. Hori bai, oraingoan,
bisitariak Lea Ibarrekoak izan ziren, alegia, bertakoak.