Amorotoko Oleta auzoko parkea ur azpian dago. Azken orduetan egindako euriteen ondorioz
Lea errekak gainezka egin du eta ur azpian utzi ditu parkea eta inguruko zelaiak. Segurtasun neurriak direla eta, parkera jaisteko dagoen
aldapa itxi egin du Ertzaintzak. Datorren egunotarako ere
euria iragarri du Euskalmetek, eta arretaz ibiltzeko eskatu diete herritarrei.
Artibai ibaiak ere gainez egin du
Berriatuan. Menditik datorren urak errepidea hartu du
Gardotzan eta zirkulazioan arazoak sortzen ari dira.