Peli Markuerkiaga: "Oso pozik nago koruen eta entzuleen erantzunagaz"
https://www.youtube.com/watch?v=sGEtvGRmInw Azaroak 16, zapatua. 19:10. Bide Onera zine aretoko ateak zabaldu dira. 350 jesarleku arin bete dira. Egunak dira sarrera guztiak agortu direla. 19:40. Atako Bandan 5.1 hasi da. Kantaize eta Unanue kamara koralak 37 urte atzera egin dute, abestiz abesti, pasartez pasarte: Semea, Aita, Emakumea, Itsasoa, Patroia, Armadorea, Herria, Gu langileok. Emozioz bete da aretoa, eta batek baino gehiagok koruei lagundu die kantuan, aulkitik.
Azaroak 16, zapatua. 19:10. Bide Onera zine aretoko ateak zabaldu dira. 350 jesarleku arin bete dira. Egunak dira sarrera guztiak agortu direla. 19:40. Atako Bandan 5.1 hasi da.
Kantaize eta Unanue kamara koralak 37 urte atzera egin dute, abestiz abesti, pasartez pasarte: Semea, Aita, Emakumea, Itsasoa, Patroia, Armadorea, Herria, Gu langileok. Emozioz bete da aretoa, eta batek baino gehiagok koruei lagundu die kantuan, aulkitik.
Pello Aramaio, Manex Ortega eta Nagore Legarrak antzerkia ekarri dute taula gainera, emozioz eta gordintasunez bete-bete- maisuki.
Gauean, 22:30ean, beste horrenbeste gertatu da. Aretoa hutsik geratu da, baina Atako Bandan 5.1-en oihartzuna bertan geratu da. Peli Markuerkiaga poema sinfoniko koralaren zuzendaria oso pozik dago emaitzagaz. “Osotasunean oso ondo joan da”, esan du. “Ilusio handia ikusi dut koruetan, eta entzuleek ezin hobeto erantzun dute”.
Argazki galeria [nggallery ID=102]