Mutriku Futbol Taldeak adierazi duenez,
adostasunera ailegatu dira Realagaz
Asier Illarramendi futbol jokalariaren prestakuntza eskubideei dagokienean. Horrela,
400.000 euro bueltan jasoko ditu Mutrikuko klubak.
Illarramendi
Mutrikun hasi zen futbolean jokatzen, eta handik joan zen
Real Sociedad taldera. Gaur egun
Real Madrilen jokatzen du mutrikuarrak.
Mutrikuko klubaren urteko aurrekontua 60.000 eurokoa da. Beraz, Realetik jasoko duen kopuru horrekin
“etorkizunerako bermea” daukala esan dute klubeko kideek.