Lekeitioko Eusko Alkartasunak
herri asanblada egingo du
barikuan 19:30ean,
Lekeitioko Alkartetxean. Eusko Alkartasunak azken hilabeteetan, herri mailan eta nazio mailan hartutako erabakien berri emango dute.
Bileran,
Lekeitiorentzat garrantzitsuak diren gai ezberdinak landuko dituztela aurreratu dute Lekeitioko Eusko Alkartasunako ordezkariek. «Zaborren kudeaketa, herri plangintza, eta Euskal Herria Bilduren baitako lan ildoen berri ere emango da», zehaztu dute.
Parte hartzeko deia
Gaien garrantzia kontuan hartuta,
bileran parte hartzea eskatzen diete Lekeitioko EAk bere jarraitzaile eta afiliatuei. «Orain arte ezinbestekoa izan bada Lekeitioko Eusko Alkartasunarentzat jarraitzaile eta afiliatuen parte hartze eta ekarpena, hemendik aurrera norabide horretan sakontzea da Eusko Alkartasunaren asmoa», esan dute.