https://www.youtube.com/watch?v=g-czokV_4Zc Azaroaren 15ean, barikua, Irrien Lagunek eta HITZA erraldoiak Lea-Artibai eta Mutriku zeharkatu zuten. Mutrikutik hasi eta Ondarroara. Ondarroatik Berriatuara eta Berriatuatik Markina-Xemeinera. Azken geldialdia Aulestin egin zuten. Besteak beste, pertsonaiek, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzaren 10. urteurrena ospatzeko abenduaren 14an Mutrikuko kiroldegian egingo den jaialdira joateko gonbitea egin zieten herritarrei.