Emozioz beteta dator zesta-puntako
III. Memorial Luis Bilbao Desanexio Txapelketaren finala. Markina-Xemein, Berriatua, Mutriku eta Gernika-Lumoko bikote onenak parte hartu dute lehian, eta partidu bikainak ikusteko aukera egon da. Pilotariek erakutsitako maila ona ikusita, finalak ere gogorrak izango direla aurreikusi daiteke.
Iazko txapelketako parte hartzaileak
Danetara, txiki, kadete, 22 azpiko, eta elite mailako
31 bikote, 62 pelotari, ibili dira norgehiagokan, eta irabazleak domekan erabakiko dira.
Goitia IIIak eta Lekoixek eta
Olabarria eta Danelek jokatuko dute
txikien mailako finala.
Kadeteetan, ostera,
Maza eta Egia, Gotzon eta Jonen kontra arituko dira.
22 urte azpikoetan,
Retolaza eta Ibarluzea eta Martin eta Txominen artean egongo da borroka.
Elite mailari dagokionez,
Alberro eta Arriola jadanik finalean daude, baina finalean egongo den beste bikotea
gaur 20:15ean jokatuko den finalaurrekoan erabakiko da.
Aimarrek eta Antonek, Arbe eta Lekerikaren kontra jokatuko dute gaur, eta finalaurreko parekatua izango dela esan daiteke. «Lekerika ondo dabil eta Arbe gaixorik egon den arren gogorra da. Bestalde, Aimarrek Maila handia dauka eta Anton fin ibili da», zehaztu du Roberto Lekue Berriatuako Zesta eskolako arduradunak. Beraz, garaipena batera zein bestera joan daiteke.
Bikote bat zein bestea pasatu, aurkari gogorrak izango dira domekan Alberro eta Arriolarentzat.
Lehiatua izango da baita ere, 22 azpikoen partidua. «Maila oso ona erakutsi dute-eta txapelketan», adierazi du Berriatuako arduradunak.
Finala, domekan, 17:00etan, Mendibarren frontoian.
I. Krosa
Urepel Kirol Taldeak antolatuta,
I. Berritxuko Kross Popularra egingo da
zapatuan, 16:30ean herri inguruan zehar. Danetara,
4 kilometro eta 850 metro izango ditu ibilbideak. Hurrengoa izango da: Berriatuko plazatik irtengo dira aringalariak eta Cikautxora arte joan beharko dira erreka ondotik. Cikautxori buelta eman eta Cordeleriatik Boliñenera arte joango dira. Zubia pasatuta, Etxe Pintxora ailegatuko dira parte hartzaileak.
Berriatuko lehen kros popularra egingo da zapatuan, Desanexio ospakizunen baitan
Alboko aldapa igo eta butanoak arte joan beharko dute. Gero, ostera ere etxe pintxo albotik plazara bueltatuko dira. Ibilbide erdia egitea ere egongo da aukeran. Hori aukeratzen dutenek, Etxe Pintxora ailegatutakoan plazarako bidea hartuko dute.
Izen emotea ez da ordaindu behar, eta ahal bada
kamiseta berdea eramatea eskatu dute antolatzaileek.
Amaieran, kopaua egongo da parte hartzaileentzat.