Txapelketan lau bikotek eta bost taldeko parte hartuko dute. Ekitaldia 16:30ean hasiko da, udaletxean.
Txapelketa Lea-Artibai mailakoa izango da eta banaka, binaka edo taldeka aurkeztu ahal ziren parte hartzaileak. «Aurten, aldiz, banaka abesteko inor ez da aurkeztu», esan dute antolatzaileek. Parte hartzaileek, musikagaz lagunduta edo musika barik abestu ahalko dute herritarrek. Hori bai, parte hartzaileek bi kanta abestu beharko dituzte.
Aurten gainera,
kantu txapelketa bere azkenera ailegatuko da. Izan ere,
Zaloa Zenarrutzabeitia urtarrilean geratuko da aske. «Txapelketa, bada, orain arte ezagutu dugun formatuan, aurten amaituko da».
Txapelketa, jai giroan
Edonola ere, txapelketa jai giroan ospatuko da eta parte hartzaileek ondo pasatzeaz gain, ikusleek ere ondo pasatuko dutela aurreikusten dute antolatzaileek.