Irrien Lagunek eta HITZAk abenduko jaialdira joateko gonbitea egin diete herritarrei
https://www.youtube.com/watch?v=g-czokV_4Zc
Azaroaren 15ean, barikua, Irrien Lagunek eta HITZA erraldoiak Lea-Artibai eta Mutriku zeharkatu zuten. Mutrikutik hasi eta Ondarroara. Ondarroatik Berriatuara eta Berriatuatik Markina-Xemeinera. Azken geldialdia Aulestin egin zuten. Besteak beste, pertsonaiek, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzaren 10. urteurrena ospatzeko abenduaren 14an Mutrikuko kiroldegian egingo den jaialdira joateko gonbitea egin zieten herritarrei.

Bisita berezia bideoan grabatu zuten eta herriz herriko bideoak datorren astean egongo dira ikusgai. Bien bitartean, aurrerapen bideoa eskaintzen dizuegu.
Jaialdira joateko sarrerak datorren astetik aurrera egongo dira eskuragai herri guztietan. Eta kaleetan ere kartelak ipiniko dituzte Irrien Lagunek eta Hitzak. Sarrera bakoitzak 5 euro balio du eta jaialdira joateaz gain, sarrera bakoitzarekinbi zozketatan parte hartuko dute ume, gazte zein nagusiek; txartela gorde eta jaialdian bertan zozketa egingo da.
Jaialdia 16:15etik 19:30era egingo da, Mutrikuko kiroldegian. Besteak beste, Irrien Lagunekin jolasak egin, eskulanak eta dantza eta abesteko aukera egongo da.
Informazio gehiagorako, deitu: 94-684 44 36Argazki galeria [nggallery ID=101]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.