'Karst' ikus-entzunezkoaren aurkezpena eta hitzaldia izango dira bihar, Debako kultur elkartean
19:30ean hasiko da emanaldia. Karst, Geoparkearen altxor ezkutuak izenburupean, Arantza Aranburu EHUko irakasleak, Geoparkeko haitzuloetan egiten ari diren ikerketen gaineko hitzaldi dibulgatiboa eskainiko du.
Horren aurretik, Alberto Gorritibereak zuzendutako Karst ikus-entzunezkoa aurkeztuko da, zine zuzendaria bera bertan egongo delarik. Ikus-entzunezkoak hamahiru minutuko iraupena du, eta lehendabiziko aldiz erakutsiko da Deban. Geoparkeko Karstaren unibertsoa landu du Gorritibereak lan horretan, ikus-entzunezko iradokitzailea eginez, Geoparkearen barrualdeko munduaren konplexutasuna erakusten duten ñabardura txikiz betea. Zine zuzendaria bera bertan egongo da azalpenak emateko.