Fernandez domekan geratu zen aske.Arratsaldean baieztatu zuen abokatuak absoluzioa, eta ordu gutxira geratu zen aske. Albiste horren aurrean,
Lekeitioko Udalak harrera instituzionala egingo diola jakin eragin du. Hori bihar, barikua, azaroak 22 izango da, 20:00etan, udaletxean.
![ELKARRETARATZEA_LANDER_FER](http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/site/files/2013/11/ELKARRETARATZEA_LANDER_FER-300x114.jpg)
2002an autobus bat erretzea leporatuta epaitu zuten Lander Fernandez lekeitiarra.
Fiskalak 3 urteko kartzela zigor eskaera egin zuen;
defentsa abokatuak, ostera, absoluzioa eskatu zuen. Fernandezek joan den asteko domekan jaso zuen Espainiako Auzitegi Nazionalaren epaia: absoluzioa. Ondorioz, libre geratu da.