Xabier Aranburu ondarrutarrak eta gainerako preso politikoek jasaten duten egoera salatuko dute martxan.
Anaitasunan eman behar da izena. Sortu, Etxerat eta euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko mugimenduak
espetxean dauden presoei ez eze, Aranburu bisitatzera joan eta atxilotuak izan ziren hiru gazteei ere euren babesa erakutsi nahi izan diete. Astelehenean edukiko dute epaiketa, Lyongo epaitegian:
7.500 euro eta urtebeteko kartzela zigorra eskatzen dute hirurentzat, kargu publiko bat–expetxeko zuzendaria–iraintzea leporatuta.
Mobilizazio gehiago ere egingo dira: zapatuan, 11:30etan, Herrerako plazan (Altza-Donostin) egingo den agerraldi jendetsuan parte hartzeko deia egin dute. Azkenik,
abenduaren 14an, 20:00etan hasita, kantaldia, luntxa eta kontzertuak egingo dira Ondarroako gaztetxean, 5 euroren trukean, epaituko dituzten gazteen gastuak ordaintzen laguntzeko. Laguntza txartelak ere aterako dituzte datozen egunetan.