Joan den eguen arratsaldetik dago lekeitiar preso politikoa Madrilgo (Espainia) espetxean. Frantzian zeukan kartzela zigorra betetzen zuen egunean bertan espainiaratu zuten. Senideek
zapatuan bisitatu ahal izan zuten.
.
1996ko uztailaren 23an atxilotu zuten Pototo, Lasseuben, eta Frantzian egon den bitartean espetxe aldaketa asko izan ditu. Fresnes, La Sante, Fleuri, Moulins-Yezeure, Arles eta Marseillako espetxeetan egon da, besteak beste.
2002ko apirilean, 2004ko irailean eta 2006ko apirilean, bestalde, espainiara entregatu zuten hainbat epaiketatan parte hartzeko. Azken aldian, Frantziako Saint Maur-eko kartzelan egon da. Astelehenean, baina, Fresnesko kartzelara eraman zuten.
Pototoren estradizioa salatu eta elkartasuna adierazteko, informazio kanpaina egin dute bere senide eta lagunek. Eskolapean informazio gunea jarri dute asteburuero, eta hainbat ekimen burutu dira: postalen bidezko salaketa, txikiteoa musikagaz lagunduta, elkarretaratzea eta mendi martxa. Estradizio egunean bertan, Pototoren barri emateko asanblada egin zuten Eskolapean. Barikuan, berriz, manifestazioan atera ziren.
Kemen Uranga preso politiko ondarrutarra ere Soto del Realgo espetxean dago preso, isolamendu egoeran.