Perurekin taldeak 1.000 euro inguru lortu ditu Ondarroan, bigarren eskuko azokagaz
https://www.youtube.com/watch?v=4JhXERgk2Fw
Azkenean ere azoka bi egunetan egon zen zabalik, zapatuan eta domekan (azaroak 29 eta 30). Guztira, bi egunetan, 1.000 euro inguru lortu dituztela esan du Amagoia Monasteria Perurekin taldeko kideak. "Oso pozik gaude azokak eduki duen erantzunagaz. Lortutako diruari dagokionez, iaz zer edo zer gehiago lortu genuen, baina oraingoan ere hortxe ibili gara. Guretzat, 1.000 euro asko dira", azaldu du Monasteriok.
Azkenean ere azoka bi egunetan egon zen zabalik, zapatuan eta domekan (azaroak 29 eta 30). Guztira, bi egunetan, 1.000 euro inguru lortu dituztela esan du Amagoia Monasteria Perurekin taldeko kideak. “Oso pozik gaude azokak eduki duen erantzunagaz. Lortutako diruari dagokionez, iaz zer edo zer gehiago lortu genuen, baina oraingoan ere hortxe ibili gara. Guretzat, 1.000 euro asko dira”, azaldu du Monasteriok.
Azoka ordu luzez egon zen zabalik bi egunetan; zapatuan, 10:00etatik 14:30era eta domekan, 11:30etik 14:30era. “Iaz Alamedan egin genuen, baina eguraldi txarra egin zuenez, erakusketa aretoan bertan egin genuen. Eta domekan ere hartuta geneukanez, zabaldu egin genuen”, azaldu du.
Orokorrean, “jendeak ondo erantzuten” duela dio Monasteriok. “Batzuk behin baino gehiagotan etortzen dira eta beste batzuk inoiz ez. Baina orokorrean, jendeak ondo erantzuten du”. Bada, guzti horiei, “gauzak eman edota erosi dutenei”, eskerrak eman nahi izan dizkie Monasteriok, Perurekin taldearen izenean.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.