Sevilla II kartzelako presoei babesa eman diete zenbait ondarrutarrek
https://www.youtube.com/watch?v=o6yk_OquBnY Barikuan hasi eta domekara arte, baraualdia egin dute hainbat ondarrutarrek Alamedan. Helburua bakarra zen, Sevilla II kartzelako presoen egoera salatu eta euren eskubideak betetzea aldarrikatzea. Izatez, Sevilla II kartzelako presoak ere gose greban zeuden baina "osasun arazoak tarteko", baraualdia bertan behera laga behar izan zuten.
Dena den, horren aurrean, ondarrutarrek “indarra egiten” laguntzeko, baraualdia egin dute, hiru egunetan, Alamedan. Sevillako presoen egoera plazaratzeaz gain, beste hainbat salaketa ere egin zuten herritarrek. Zapatuan, esaterako, eguerdian egindako elkarretaratzean Argia Ituarte Ondarroako alkatea ere egon zen.