Ospatu eta egunero gozatu. Hori bertoko herritarren aldarria Euskararen Nazioarteko Egunean: egun bateko ospakizuna barik,
egunerokoa izan behar dela euskararen jarduna.
Hainbat ekimen egin dira gaur,
euskara egunaren harira.
Aulestin, ipuin kontaketa saioa egin zuten arratsaldean liburutegian, Inguma taldeagaz. Izaskun Mujika eta Lur Korta aritu ziren ipuinak kontatzen.
Ispasterren, ostera,
postal tailerra egin zuten arratsaldean herritarrek, Gabonetako eta urte berriko postalak aukeratzeko.
Markina-Xemeinen, berriz,
Juan Martin Elexpuruk hitzaldia eskaini du
euskararen jatorriari buruz, Uhagon kulturgunean.