Barikuan hasi zuten itxialdia Estremerako euskal presoek, tartean Urtza Alkorta ondarrutarrak, Garikoitz Aspiazu bakartuta zeukatela salatzeko. E
txeratek jakinarazi duenez, Ruben Gelbentzu eta Jon Gonzalez Aspiazugaz batera isolamendu modulura eraman dituzte, eta, ondorioz, bukatutzat eman dute itxialdia.
Urtza Alkorta
Duela hilabete batzuk Garikoitz Aspiazu Estremerako kartzelara eraman zutenean, isolamendura sartu zuten, eta bertan eduki dute bakarturik, beste kiderik edo euskal preso politikorik gabe. Orduz geroztik, euskal presoak zuzendarigaz hitz egiten saiatu dira espetxeko egoera alda dezan, eta hainbat aukera aurkeztu dizkiote: txandaka isolamenduan egotea beste euskal presoak (Aspiazu bakarrik egon ez dadin) edo denak isolamendura eramatea. Baina, zuzendariaren jarrera aldatu ez denez, eta Aspiazuk bakarrik jarraitzen zuela ikusita, erabaki zuten itxialdia egitea.
Bakartze edo isolamenduaren aplikazio zorrotza euskal preso politikoen bereizgarri bat da
. Gaur egun hamabost euskal preso daude bakartuta.