330 lagun eta giro ezinhobea Ondarroako 29. Egia-Iriondo memorialean
http://www.youtube.com/watch?v=rBB5e4By1rc&feature=youtu.be Ondo hasi eta ondo amaitu. Ondarroako herri lasterketarik ospetsuenak jendetza batu du beste behin ere errepidean eta jendetza bide bazterretan eta alde zaharrean. 11:45 orduko asko eta asko ziren Errenteriarantz eta Kamiñazpirantz zihoazenak. Ordurako Berriatuko Kordeleriaren parean zeuden ibilbide osoa egin behar zutenak. 12:00ak puntu-puntuan abiatu ziren Ondarroarantz. Asier Ugartetxea ziztu bizian atera zen
Aitziber Gomezek, Ikurne Badiolak eta Irati Bilbaok osatu zuten nesketan nagusien podiuma. Egindako lasterketagaz “gustura” agertu ziren. Gomezek, gainera, Txirrimorraskiko umeen animo eta txalo beroak jaso zituen txapela jasotzeko momentuan.
Ondorengo minutuetan, banaka zein taldeka amaitu zuten lasterketa parte hartzaileek, batzuk “dana ematen” eta beste batzuk geldika-geldika, alboan zeukatenari eskua emanda. Bitxikeri modura, Alex Castrok oin hutsik egin zuen lasterketa, eta Luis Martinek ez zuen hutsik egin: memorial guztietan parte hartu du, eta atzo ere han egon zen.
Amaieran, Txirrimorraskikoek omenaldia jaso zuten, denbora libreko taldean dabiltzan umeen berotasun eta oihu artean. “Txirrimorraski, Txirrimorraski, Txirrimorraski”, zioten, behin eta berriz. Eta zelan ez, Jose Mari Aranbarri Egia eta Martin Iriondok jaso zuten azken txalo zaparrada eta antolatzaileen esker ona.
Argazki galeria [nggallery ID=108]