Lea-Artibaiko Amankomunazgoari eskatu dio azterketa egiteko udalak. Hilabete batzuk barru jakingo da atez atekoa Ondarroan ekonomikoki beste sistemak baino bideragarriagoa den.
Ondarroako Udalak parte hartzeko prozesu bat ipini zuen martxan udazkenean. Datuak erakutsi eta herritarrekin sistema desberdinen abantailei eta desabantailei buruz berba egiteko. Batzarretara agertu ziren gehienek argi esan zuten
Ondarroarako atez atekoa izango litzatekeela bilketa sistema onena, gehien birziklatzen duena delako, eta, gainera, etorkizunean gastu gutxien edukiko lukeena delako.
2013ko abenduan txosten berri bat egiten hasi da Amankomunazgoa. Oraingoan herri bakoitzak zein sistema nahiko lukeen esan du, eta horren arabera estimazio zehatzak egingo dituzte, herri bakoitzean zelako datuak eta zelako kosteak edukiko dituzten jakiteko.
Sistema berri bat ipintzeko dauden oztopoak gainditzeko beste pauso batzuk ere ematen dabil udala: eskualdean konpostaje planta bat egiteko baimenak eskatzen, adibidez.
Hondakinak banatu eta birziklatzea herritarren betebehar bat da, eta udalak etorkizuneko helburua argi dauka: urte batzuk barru, birziklatu ahal diren hondakin guztiak birziklatu behar ditugu. Baina helburu horretara ailegatzeko pausoak herritarrekin zehaztu nahi ditugu. Udalari atez atekoa sistema ona iruditzen zaio helburu horretara ailegatzeko.
Herritarrek batzarretan esandakoa baloratu eta udalaren erabakia azaltzeko, batzarra ospatuko da abenduaren 26an (eguena), 19:00etan Kofradia Zaharrean.