2014an egunero Kalamendira joateko deia egin dute Ondarroako Udalak eta Aurrerak
Kanpaina horren helburua 2014 urteko 365 egunetan, ondarrutarren bat Kalamendira joatea da. “Urtea luzea denez, hutsunerik egon ahal da, baina ez dugu porrot moduan hartuko. Izan ere, ziur gaude, urte guztia kontuan hartuta, gehiago izango direla ondarrutarrak Kalamendira igotzen diren egunak”. Horrela ba, herritarrei urte guztian, 365 egunetan, Kalamendira igotzeko gonbitea egin diete, Aurrerak eta udalak.