Abenduaren 21ean deitu zuen ondarrutarrak etxera. Dei horretan esan zien senideei
Alcalara iritsi zela eta isolamenduko 6. moduloan sartu zutela. “Normalean, kartzela batera iristerakoan, lehenengo bisita edozein ordutan izan zitekeela esan zioten Urangari”, jakin eragin dute senideek. Baina senideak igandean Uranga (abenduak 22) bisitatzera joan zirenean, isolamenduan zegoela eta ezin zutela bisitatu esan zieten. Senideen esanetan, funtzionario bat saiatu zen bisita egiteko ordu bat zehazten, baina zuzendaritzatik
Urangak bisita galdu egingo zuela esan zuten.